
Herriko espazioen kudeaketarako tresna
Udalari herriko espazio ezberdinen erabilera eta erreserbak modu eraginkor batean kudeatzea ahalbidetuko dio. Erreminta honen bitartez, areto/espazio ezberdinak (kultur etxeko gelak, frontoia, erabilera anitzeko gelak, antzokia) eta bere erreserben egoera, modu errazean kudeatu ahal izango da.
Udalak erreserben egoeraren informazio osoa modu globalean lortuko du. AREGEST lanabes praktikoa, erraz eta ekonomikoa da, udalen eskura jartzen duguna, hauek, herritarrei zerbitzu oso bat eskaini diezaioten. Erabiltzaileak jada, ez dute ordutegien menpe egon beharko eta, ez dute inora gerturatu beharko erreserbak egin ahal izateko. Nahiko da ordenagailua edo mugikorra eskura izatea eta erabiltzaile bezala erregistratua egotea eta erreserba edozein unetan eta lekuan egin ahal izango dituzte.
Hiritarrentzako abantailak
Aretoen egutegi eta ordutegiak edukiko ditu, areto edo espazioen ezaugarriak ikusi (edukiera, dituen gailuak, wifia, berogailuak...).
Erreserba zuzen egin izanaren jakinarazpena jaso da.
Oharrak idazteko aukera erreserba egiten den momentuan.
Erregistratu gabeko erabiltzaileak e-mail bidez eskatu ahal izango du erreserba bat.
Udalaren kudeaketa errazten du
Aretoen erreserbak modu bateratuan ikusteko aukera.
Erabiltzaile konkretuei baldintza bereziak jarri ahal izango zaizkie (tarifak, mugak...).
Udalaren pertsonalak edo erabiltzaileren batek (pertsona edo organismo) administratzaileak (udala) kudeatzeko baimena ahalbidetuz areto bat soilik kudeatu ahal izango du
Erreserba baliogabetzeko aukera.
Bere departamentuen, barneko koordinazioan lagun diezaioke.