• 943 215 270
  • Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
“Smart factories”etaranzko pauso erraldoia

Etorkizuna gaur da, eta oraina INDUSTRIA 4.0

Ez dugu gezurrik esaten erronkak gustuko ditugula esaten dugunean, eta beste behin ere abangoardian kokatzen gara. Gure bezeroen behar eta nahiak dira ibilarazten gaituztenak eta ZITU pauso sendoz dabil oraingoan ere.

Makina erremintako sektorean proiektu berritzaile baten alde apustu egin dugu. Produkzio prozesuak optimizatzeko eta horrela kostu ekonomikoak murriztu eta makina hauekin lan egiten duten pertsonen baldintzak hobetu ahal izateko sistema garatu dugu.

ERISekin zure eskuetan izango duzu instalazioko makinen informazio guztia momentu oro edozein gailutatik.

ERIS, instalazioetan, zenbakizko kontrola duten makina erreminten monitorizazio sistema bat da, honetaz gain zerbitzu sistema bat fabrikazio prozesuan. Balio erantsia ematen diona prozesuan zehar eta ondoren.

Plataforma interkonektatutako eta berrelikatutako datuen sistema bat da (makina-CNC-APP) hobekuntza eta lehiakortasunerako erreminta, ZITU enpresaren berrikuntza proiektuetako bat.


ERISek zenbakizko kontrola duten makina erreminten OEEaren hobekuntza ahalbidetzen du. Hauek dira eskaintzen dituen aukerak:

Instalazioetan dauden makinen monitorizazioa denbora errealean.

Adierazleen kontrola HMI RPM, kontsumoak, T, X, Y, Z… bidez.
Makinaren egoera eta gertakariak (Exekuzioa, Prestaketa, Mantenua, Geldiuneak eta Alarmak)

Makinen alarmen abisuak eta erantzunik gabe igarotako gehiegizko denboragatik eman daitezkeen gertakarien aurreikuspenak.

Makina bakoitzeko denbora marraren adierazpidea, baita beharrezko lanabesena.
CAMak eskaintzen dituen epeak, ERISek erabiltzen dituen aurreikuspenerako algoritmoenak eta prozesu osoaren epe errealak ere.

Estimatutako amaiera epeen bistaratzailea, eta hauen eguneratzea prozesuaren garapen errealaren arabera.

Aurreikuspen eta azterketa sistema bat, makinaren araberako exekuzio epeak kalkulatzeko

Lortutako datuen adierazpidea modu grafiko, errez eta interaktiboan.

Proiektuen  kudeaketa. CAD, CAM eta ERPetik inportatzeko aukerarekin.

Proiektuko lanen plangintza eta Fabrikazio Aginduena, modu ikuste erraz eta interaktiboan.
Lanabesen kontrola eta hauen egoera.

Makinen mantenuen kontrola eta jarraipena ahalbidetzen du.

Business Intelligence, jasotako informazio guztiarekin erabakiak hartu ahal izateko, OEE, erakusgai teknikoak eta kalitatekoak,…

Erabakiak hartzeko analisi erreminta eskaintzen du ERISek. Datuen bilketa eta tratamendua prozesu osoan zehar, hasieratik hasita ondorengo fase guztietan zabaltzen dena. Informazio objektiboa jasotzen da, produkzioaren inguruko hainbat erabaki hartzeko erabiliko dena.

Sistema hau Industria 4.0. alorrean kokatzen da. Aplikazio honen helburua enpresak “Fabrika Adimentsuak” (Smart Factories) bilakatzen laguntzea da,  hauen beharretan eta prozesu produktiboetan moldakortasun handiagoa izan dezaten.

Aiora movil

Enpresako OEE hobetu

Fabrikazio prozesuen kontrola denbora errealean eta instalazioetan baita edozein gailutatik. PLCrik gehitu gabe, datuak zuzenean CNCtik, fabrikazioari buruzko adierazle oso baliotsuekin. Adierazle hauek zer, nork eta zenbat denboran amaituko den prozesua azaltzen dute. Gailu mugikorrera makinetako gertakarien jakinarazpenak bidaltzen dituelarik.

Epeen inguruko betekizunak hobetzen ditu, langilearen produktibitatea neurtuko du, plangintza erreal grafiko eta ikusterraz batekin. Eta arduradunek makina bakoitzean gertatzen denaren kontrol osoa izango dute.

ADOSTU DEZAGUN HITZ ORDU BAT ETA ZURE INSTALAZIOEN AZTERKETA BAT EGINGO DUGU.

Cookies

Web-orri honetan cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzeak onarpena dakar.

Informazio gehiagorako gure cookie politika irakurri. Gehiago irakurri

x

Zitu Informatika S.L.

943 215 270
info@zitu.net

Zuatzu Enpresa Parkea
Zubiberri 29, 1 - 3
(Ondarreta eraikina)
20018 Donostia-San Sebastián (GIPUZKOA)