• 943 215 270
  • Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Zitu-ren bereizgarria mota guztietako enpresei neurrirako soluzioak eskaintzea da.

Zituk 2002 urtetik daramatza informazioaren teknologiaren inguruko zerbitzuak eskaintzen. Denbora guzti honetan merkatuan sendotuz joan gara. Merkatu kuota handitu dugu, baina batez ere enpresa bezala hazi gara, eskaintzen ditugun produktu eta zerbitzuak ere gehitu ditugulako. Eta oraindik garrantzitsuagoa dena, handitzen jarraitzeko asmoa dugu, merkatuaren behar eta desirak baitira mugiarazten gaituztenak.
 
Lan talde konprometitua dugu, egunero gogor saiatzen dena, gure bezeroei arreta egokia ematen eta hauen nahiak asetzeaz arduratzen dena. Baina informatikoak gara, eta jakin badakigu, soilik asmo eta gogoekin ez direla gauzak lortzen.
Horregatik gure lanerako jarrerari, teknika eta baliabide aurreratuenekin egokitutako sail bat gehitzen diogu, gure lantaldeak bere lana egoki garatu dezan, eta horrela aurkezten zaizkigun erronkei modu eraginkorrean irtenbidea eman diezaiogun.

I+G aldeko apustua egiten dugu, informazioaren teknologien alorrean, etorkizuna gaur delako.

Abangoardian egon nahi dugu. Balore berriekin lan egiten dugu eta ikasleei lanerako aukerak ematen dizkiogu, guretzako beraien grina eta ikuspuntua oinarrizkoak dira. Hau guztia, gure esperientziari gehitzen badiogu, emaitzatzat, talde profesional prestatu eta motibatua daukagu, behar duen enpresari laguntzeko.

Teknika aurreratuenak eta lan talde konprometituenak dauzkagu  edozein erronkari eusteko.

Badakigu non bizi garen, bere negozioa aurrera ateratzeko gogor lan egiten duten enpresa txikiz inguratuta gaude. Zu zara protagonista, zure behar guztiak asetzeko prest gaude, baita prezioaz ari garenean.

Gure ikuspuntua

Erreferentziazko aholkularitza software-en garapenean, beti puntako teknologiekin.

Gure xedea

Zerbitzu oso bat ematea IT-en alorrean beti bezeroen beharretara egokitutakoa.

Cookies

Web-orri honetan cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzeak onarpena dakar.

Informazio gehiagorako gure cookie politika irakurri. Gehiago irakurri

x

Zitu Informatika S.L.

943 215 270
info@zitu.net

Zuatzu Enpresa Parkea
Zubiberri 29, 1 - 3
(Ondarreta eraikina)
20018 Donostia-San Sebasti√°n (GIPUZKOA)