Gero eta herri gehiago dira euren herritarrekin komunikatzeko eta parte hartzea sustatzeko AIORA aplikazioaren alde apustu egiten dutenak.
Herritarrentzat interesgarri eta baliagarri den informazio guztia euren mugikorretan izatea ahalbidetzen du aplikazio honek. Bestalde, Udalak zein herriko hainbat eragilek hainbat inkesta egin ditzakete aplikazioaren bidez. Aiorari esker, inkesta mugikorretik bertatik erantzun daitekeenez, parte hartzea sustatu eta handitu egin ohi da.
Esan bezala, herriaren inguruko informazioa eskura jartzen du Aiorak. Alde batetik, bertakoentzat albisteak, sare sozialak, agendako ekintzak eta mezuen bidez informazio iturri izango da Aiora. Bestalde, udala zein herriko eragileekin hartu-emana izateko tresna ere bada Aiora: gertakarien berri emateko, gela zein aretoen erreserba burutzeko, agendako ekintzetan izena emateko, udaleko sail zein eragile bati mezua bidaltzeko, eta abar.
Azkenik, herrira bisitan etortzen direnentzat aplikazioan erregistratu beharrik izan gabe turista profilarekin herriko informazio esanguratsua izango du bisitariak eskura: leku interesgarriak, ibilbideak, kultura, ostatuak, elkarteak, ostalaritza, eta abar.
Aioraren inguruan gehiago jakin nahi? Jarri gurekin harremanetan eta inongo konpromisorik gabe azalduko dizugu.