• 943 215 270
  • Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Post Formats

Aiora 5.0 Gipuzkoako Ostalaritza Elkargoak hautatutako soluzioa

Gipuzkoako Ostalaritza Elkargoak ostalaritzarako irtenbide digital eta teknologiko berritzaileak txertatzeko egindako deialdian aukeratua izan da Ostalaritzarako Aiora 5.0 Adimenduna.


Aiora 5.0-k ZITUk garatutako Aiora plataforman du oinarria. Aiora komunikazioa eta parte-hartzea sustatzeko sortutako mugikorretarako aplikazioa da. Abiapuntu honetatik abiatuz, ZITUk Aiora 5.0 Adimenduna soluzioa garatu du, ostalaritzaren beharretara egokituz, sektoreko establezimenduen kudeaketa erraztu eta zerbitzu hobe bat eskaintzeko aukera ematen diena.


Aiora 5.0 komunikaziorako eta merkataritza elektronikorako tresna da, bezeroarekin elkarreraginean aritzeko aukera ematen duena. Aplikazioa beren mugikorretan deskargatu ondoren, bezeroek establezimenduari buruzko informazioa aurkituko dute: albisteak, argitalpenak, agenda, karta digitala, etab.


Aiora 5.0 soluzioa Gipuzkoako Ostalaritza Elkargoak hautatutako hainbat establezimendutan txertatzen ari gara.


Ostalaritzarako Aiora 5.0 Adimendunaren inguruko informazio gehiago nahi baduzu ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan.

Web-orri honetan cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzeak onarpena dakar.

Informazio gehiagorako gure cookie politika irakurri. Gehiago irakurri

x

Zitu

943 215 270
info@zitu.net

Zuatzu Enpresa Parkea
Zubiberri 29, 1 - 3
(Ondarreta eraikina)
20018 Donostia-San Sebastián (GIPUZKOA)