

ERISekin zure eskuetan izango duzu instalazioko makinen informazio guztia momentu oro edozein gailutatik.
ERIS, instalazioetan, zenbakizko kontrola duten makina erreminten monitorizazio sistema bat da, honetaz gain zerbitzu sistema bat fabrikazio prozesuan. Balio erantsia ematen diona prozesuan zehar eta ondoren.
Plataforma interkonektatutako eta berrelikatutako datuen sistema bat da (makina-CNC-APP) hobekuntza eta lehiakortasunerako erreminta, ZITU enpresaren berrikuntza proiektuetako bat.
ERISek zenbakizko kontrola duten makina erreminten OEEaren hobekuntza ahalbidetzen du. Hauek dira eskaintzen dituen aukerak:
Instalazioetan dauden makinen monitorizazioa denbora errealean.
Makinen alarmen abisuak eta erantzunik gabe igarotako gehiegizko denboragatik eman daitezkeen gertakarien aurreikuspenak.
Estimatutako amaiera epeen bistaratzailea, eta hauen eguneratzea prozesuaren garapen errealaren arabera.
Aurreikuspen eta azterketa sistema bat, makinaren araberako exekuzio epeak kalkulatzeko
Proiektuen kudeaketa. CAD, CAM eta ERPetik inportatzeko aukerarekin.
Makinen mantenuen kontrola eta jarraipena ahalbidetzen du.
Business Intelligence, jasotako informazio guztiarekin erabakiak hartu ahal izateko, OEE, erakusgai teknikoak eta kalitatekoak,…
Erabakiak hartzeko analisi erreminta eskaintzen du ERISek. Datuen bilketa eta tratamendua prozesu osoan zehar, hasieratik hasita ondorengo fase guztietan zabaltzen dena. Informazio objektiboa jasotzen da, produkzioaren inguruko hainbat erabaki hartzeko erabiliko dena.
Sistema hau Industria 4.0. alorrean kokatzen da. Aplikazio honen helburua enpresak “Fabrika Adimentsuak” (Smart Factories) bilakatzen laguntzea da, hauen beharretan eta prozesu produktiboetan moldakortasun handiagoa izan dezaten.

Enpresako OEE hobetu
Fabrikazio prozesuen kontrola denbora errealean eta instalazioetan baita edozein gailutatik. PLCrik gehitu gabe, datuak zuzenean CNCtik, fabrikazioari buruzko adierazle oso baliotsuekin. Adierazle hauek zer, nork eta zenbat denboran amaituko den prozesua azaltzen dute. Gailu mugikorrera makinetako gertakarien jakinarazpenak bidaltzen dituelarik.
Epeen inguruko betekizunak hobetzen ditu, langilearen produktibitatea neurtuko du, plangintza erreal grafiko eta ikusterraz batekin. Eta arduradunek makina bakoitzean gertatzen denaren kontrol osoa izango dute.

Zitu
Zuatzu Enpresa Parkea
Zubiberri 29, 1 - 3
(Ondarreta eraikina)
20018 Donostia-San Sebastián (GIPUZKOA)